Zarautzen EAJ izan da lehen indarra

Zarauzko hitza 2016ko ekainaren 26a

Zarautzen herritarrak botoa ematen.

Espainiako Gorteetarako abenduko hauteskundetako boto joera mantendu da gaur Zarautzen: lehen indarra EAJ izan da, bigarrena Elkarrekin Ahal Dugu eta hirugarrena EH Bildu.

Iaz baino boto gehiago jaso dutenak Zarautzen Elkarrekin Ahal Dugu, PSE-EE eta PP izan dira. EAJk eta EH Bilduk, aldiz, galdu egin dituzte.EAJk 3.826 boto eskuratu ditu, 4.025 iaz; Elkarrekin Ahal Duguk 3.135, iaz 2.333; EH Bilduk 2.333, iaz 2.790; PSE-EEk 1.183, iaz 1.085; PPk 878, iaz 834; Ciudadanosek 253, iaz 362; eta, Pacmak 67, iaz 58.


Abstentzioa gaur %33,69koa izan da. Abenduan %29,07koa izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide