Bonberenea txaranga izango da gaur gauean, Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 26a

KULTURA// Bihar ez da gaur diskoa aurkezteko biraren barruan, Bonberenea txarangak geldialdia egingo du Zarautzen, gaur. Punk, rock eta euskal abesti ezagunak eskainiko dituzte txaranga osatzen duten 35etik gora musikarik Putzuzulo gaztetxean. 22:30etik aurrera izango da emanaldi berezia, eta sarrera bakoitza 5 euro kostako da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide