Mutrikun bizi den Inhar Mutiozabal (Zarautz, 1985) argazkilariak Espainiako Fotografos de boda lehiaketan ohorezko aipamena jaso du, konposaketa atalean. Bere lan egiteko moduagatik Wedphoto Spain, Zankyou eta Bodas.net ataletan aipamen bereziak jaso ondoren, orain, argazki teknikari dagokion saria jaso du Portugalen ateratako argazki bategatik. Lea- Artibai eta Mutrikuko Hitzak elkarrizketa egin dio.
Zenbat argazkilarik parte hartu dute sariketan?
Lehiaketan 700 ezkontza argazkilari inguruk parte hartu dute, eta nazioartean ospea duten argazkilariek osatu dute epaimahaia; besteak beste, Roberto Panciatici (Italia), Michel Quijorna (Espainia) eta Yure Richard (Brasil). Bakoitzak sei argazki bidaltzeko aukera izan du, eta bidali diren 4.200 argazkien artean, 42 aipamen banatu dituzte, horietako bat nirea.
Zelan eman dizue sariaren berri?
Antolatzaileek komunikatu bat bidali zuten sariak argitaratu zirela, eta begiratzen hasi nintzenean, tartean, nire izena ikusi nuenean asko poztu nintzen. Asko miresten ditudan argazkilari ospetsuen ondoan nire izena ikustea, ikaragarria izan da. Egia esan, nazioartean prestiogio handia duten argazkilariek osatzen dute epaimahai batek horrelako sari bat ematea, egindako lan onaren aitortza da. Urte osoan hainbat lanketa egiten aritu gara, eta orain, dirudienez, egindako lana bere fruituak ematen ari dela.
Zer du berezia argazki honek?
Nire ustez, teknikoki oso ondo egindako argazkia da. Mahatsondoei esker, oso ondo lerrokatuta dago, eta horrek konposizio aldetik asko laguntzen du. Baina horrez gain, argazkia simetrikoa eta testura handia du, mahatsondoei esker.
Elkarrizketa osorik irakurtzeko, bisitatu Lea- Artibai eta Mutrikuko Hitzaren webgunea.