KULTURA // Eraso! musika taldeak 20 urte bete ditu eta disko berri batekin dator. Kaiolatik ihes izena du Zarauzko laukotearen estudioko seigarren lanak, eta Bonberenea Ekintzak-en babesean kaleratu dute. Lehen emanaldia larunbatean izango dute, Durangoko Plateruena antzokian; Anestesia herrikideekin batera.