Xabi Aizpurua: "Soziolinguistikaren alorrean ikastetxeetako premiei erantzutea da nire lanaren helburua"

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 29a

https://www.youtube.com/watch?v=Y5xh5_16jp0&app=desktop

Xabi Aizpurua oikiarrak Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu saria jaso du gaur, Donostiako San Telmo museoan. Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia ikerketari esker irabazi  du lehiaketa horretako lehen saria. Uemako teknikaria da Aizpurua, eta mankomunitateak bideo bat argitaratu du ikerketa eta artikulu irabazlearen inguruko azalpenekin. HITZAk elkarrizketa egin zion oikiarrari urrian, saria irabazi zuela jakitean.

Aizpuruarekin batera, Haritz Etxeberria azpeitiarrak Hausnartu lehiaketako hirugarren saria jaso du. EAEn gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan artikuluarekin. Uztarria.eus-ek egin zion hari elkarrizketa.

Euskararen inguruko azterketak sustatu asmoz antolatzen du urtez urte Hausnartu saria Soziolinguistika Klusterrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide