Bada zeregina Gabonetan

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 23a

Olentzero eta Mari Domingi iritsi ziren atzo Aiara. (Aiora Larrañaga/Hitza)

EGITARAUA HERRIZ HERRI

AIA

Abenduak 23, gaur.

- 11:00-13:00. Ludoteka. Baita abenduaren 3oean eta urtarrilaren 4an eta 5ean ere.

- 17:00. Zinema emanaldia, Kultur Etxean. Baita abenduaren 27an eta 30ean eta urtarrilaren 3an eta 1oean ere.

Abenduak 24, bihar.

- 09:00. Haur Hezkuntza 2 eta 3 urteko haurren gabon eskea.

- 17:30. Herritarren gabon eskea.

Abenduak 26, larunbata.

- Egunean zehar areto futbol txapelketa.

Abenduak 28 eta 29.

- 16:00-19:30. Haurrentzat jolasak eta puzgarriak, frontoian.

Abenduak 28, astelehena.

- 10:00-13:00. Emakumeak pilotari.

- Ondoren, Ametsen Kriseilua egitasmoa.

Urtarrilak 4, astelehena.

- 17:30. Dantzaldia DJ Arosekin.

- Gero, Meltxorren laguntzailea haurren eskutitzak jasotzen.

Urtarrilak 5, asteartea.

- 18:15. Erregeen etorrera.

AZKOITIA

Abenduak 24, bihar.

- 10:30. Kontzejupean, jaiotza eramangarriak.

- 10:30-13:00. Abarketatxo ludotekatik gabon eskean aterako dira.

- 12:00. Olentzero, eliz atarian.

- 18:30. Kontzejupean, Musika Banda eta Iraurgi Abesbatzaren kontzertua.

Abenduak 26, larunbata

- 10:30. Kontzejupean, Gelo tronpolariaren emanaldia.

Abenduak 27, igandea.

- 17:15. Baztartxon, Carlitos y Snoopy filma.

Abenduak 28-29 eta 30.

- 11:00-13:00 eta 16:00-20:00. Elkargunean Gabonetako Parkea.

Abenduak 31, osteguna.

- Txalkor txistulari taldearen eta Musika Bandaren kalejira. 12.30ean, Musika Bandaren kontzertua, kontzejupean.

Urtarrilak 2, larunbata.

- 17:00. Elkargunean, Etxean Goxo Rosa Martinezen txotxongiloak.

Urtarrilak 3, igandea.

- 17:00. Elkargunean, Marsel magoa, Magiaderia absolutuak.

Urtarrilak 4, astelehena.

- 09:30. Elkargunean, 13-17 urtekoentzat futbitoa.

- 10:00-12:30. Ludotekan, tailerrak HH4-HH5 mailakontzat.

- 16:00-18:30. Ludotekan, tailerrak, LH1-LH3koentzat.

- 16:30-18:30. Artxamendin, tailerrak 13-17 urtekoentzat.

AZPEITIA

Abenduak 23, gaur.

- 16:00-20:00. Gabonetako Haur Parkea Izarraitz Pilotalekuan.

Abenduak 24, bihar.

- 17:00. Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira.

- 19:00. Elkarretaratzea plazan euskal preso eta iheslarien oinarrizko eskubideen alde.

Abenduak 25, etzi.

- 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren Eguberri Kontzertua, Sanagustin Kulturgunean.

- 21:00. Mus Txapelketa, Korralen eta Orkatzen.

Abenduak 26, larunbata.

- 16:00- 20:00. Gabonetako Haurren Jolas Parkea.

- 18:30. Ikastolak 50 urte: Amagar, Xabier Saldias eta Unai hirukoarekin kantaldia, Soreasun, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola.

Abenduak 26 eta 27.

- Egun osoan. Azpeitia Cup 2016 sailkapen fasea, Garmendipe futbol zelaian.

Abenduak 28 eta 29.

- 16:00- 20:00. Gabonetako Haur Parkea, Izarraitz pilotalekuan.

Abenduak 29, asteartea.

- 19:00. Begirada bat Ekialde Hurbilari hitzaldia, Sanagustin Kulturgunean. Carlos Zurutuza eta Mikel Aiestaran hizlari direla.

Abenduak 30, asteazkena.

- 16:00-20:00. Gabonetako Haur Parkea, Izarraitz pilotalekuan.

- 18:00. Gure Kabuz edo hil dokumentala, Gaztetxean.

- 22:00. Txapelen omenezko bertso saioa, Soreasun.

Urtarrilak 2 eta 4, larunbata eta astelehena.

- 16:00-20:00. Gabonetako Haur Parkea, Izarraitz Pilotalekuan.

Urtarrilak 4, astelehena.

- 17:30. Erregeen pajeak, udaletxeko arkupetan.

Urtarrilak 5, asteartea.

- 19:00. Errege Magoen desfilea, igerileku aurretik abiatuta.

GETARIA

Abenduak 24, bihar.

- Arratsaldean herriko taldeak kalez kale kantari Olentzerorekin eta Mari Domingirekin.

Abenduak 30, asteazkena.

- 11:00-13:30 eta 16:00-18:00, haur parkea frontoian. Eguraldi txarra egingo balu kiroldegian egingo dute.

ORIO

Abenduak 24, bihar.

- 10:45. Orioko ikastetxeetako eta musika eskolako haurrak. irakasleak eta gurasoak kantari.

- 11:00. Elkartasun Tonbola plazan.

- 17:30. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera herriko plazara.

Abenduak 26, larunbata.

- 12:00. Errege Magoen desfilerako lehen entsegua Ikastolako aterpean.

Abenduak 27, igandea.

- 17:30. Abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa Ikastolako aterpean, Talai Mendik antolatuta.

- 18:30. Gaztain jana Ikastolako aterpean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

Abenduak 30, asteazkena.

- 17:00. Argiztapen autogeneratua. Plazan haurrentzat jarriko diren bizikleten bidez herriko plazako bi zuhaitz argiztatzea izango da helburua.

Abenduak 31, osteguna.

- 18:00. Gure Esku Dago taldeak antolatuta suzko bolak askatuko dituzte Dikeko parkean.

Urtarrilak 4, astelehena.

- 11:00-13:30 eta 16:00-19:00. Gabonetako Haur Parkea, Karelan.

- 17:00. Argiztapen autogeneratua. Plazan haurrentzat jarriko diren bizikleten bidez herriko plazako bi zuhaitz argiztatzea izango da helburua.

Urtarrilak 5, asteartea.

- 11:00. Errege Magoen Karteroa. Bizarzurik haurren gutunak jasoko ditu kalez kale eta plazan.

- 18:00. Errege Magoen desfilea herrian barrena Talai Mendik antolatuta.

ZARAUTZ

Abenduak 24, bihar.

- Goizean, haurrentzat txokoak eta herri kirolak, Santuiturri plazan.

- 17:00. Ipuin kontalaria Santuiturri plazan.

- 17:30. Olentzeroren etorrera, Santuiturri Plazan.

- 18:30. Zarautz Abesbatza Gabon kantuak kantatzen kalez kale.

Abenduak 25, etzi.

- 22:00. Lou Topeten kontzertua, Arranon.

Abenduak 26, larunbata.

- Goizean, paintball saioa 14-17 urte bitartekoentzat, Gaztelekuan.

- 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, kiroldegian.

Abenduak 27 eta 28.

- 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 Gabonetako Haur Parkea kiroldegian. Gaztelu puzgarriak 7 urte bitartekoentzat eta jolasak 8-12 urte bitartekoentzat frontoian. Sarrera doan da.

- Bi egunetan zehar Txu-txu trena kalez kale Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Abenduak 29, asteartea.

- Ur jolasak kiroldegian goiz eta arratsaldean, sarrera doan.

Abenduak 30, asteazkena

- Arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotox pailazoen Amalur emanaldia. Bi saio: bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Urtarrilak 2, larunbata

- 18:00. DJ Davilaren emanaldia haur eta gaztetxoentzat, Lege Zaharren Enparantzan. Eguraldi txarra egiten badu Gaztelekuan.

ZESTOA

Abenduak 23, gaur.

16:30- 19:00. Haurrentzat jarduera desberdinak:

- 2-3 urteko haurrentzat zabalik izango da psikomotrizitate gela.

- Sormen tailerra 4-8 urte bitartekoentzat, Kultur Etxean.

- Komiki tailerra 9-12 urte bitartekoentzat, Kultur Etxean.

Abenduak 24, bihar.

- 18:00. Badator Olentzero! ekimena udaletxearen azpian.

Abenduak 26, larunbata.

- Egun osoaz, Zoro peria ospatuko dute.

Abenduak 29, asteartea.

- 16:30-18:00. 4-7 urte bitarteko haurrentzat ekintzak.

- 18:30-20:00. 8 urtetik aurrerakoentzat ekintzak.

ZUMAIA

Abenduak 23, gaur.

- 19:00. Gaztetxean, Paradisu Zineman La vida de Brian filma.

- 21:00. Gabon koruaren entsegu orokorra, Alondegian.

Abenduak 24, bihar.

- 09:00 14:00. Areto Futbol Txapelketa azkarra, kiroldegian.

- Eguerdia bitartean, gabon eskea.

- 12:30. Olentzerorekin kantuan Institutu paretik hasita.

- 15:30. Gabon Koruaren saioa kalez kale.

- 18:00. Gabon Abestien Lehiaketa Eusebio Gurrutxaga Plazan, Erkibe Kultur Elkarteak antolatuta.

- 18:00. Olentzero eta Gomezagoren etorrera herrian zehar, Arritokieta kalean hasita.

- 18:30. Jaiotza ikuskizuna, Eusebio Gurrutxaga Plazan.

Abenduak 29, asteartea.

- 18:00. Xake Txapelketa Oxford aretoan.

- 19:00. Oliver Magic Show antzerkia haurrentzat, Aita Mari aretoan.

Abenduak 30, asteazkena.

- 19:00. Paradisu Zinema Gaztetxean, Euskal Herriaren ABDak. Filmako kideekin.

Urtarrilak 2, larunbata.

- 20:00. Igelaren Bandaren kontzertua, Oxford aretoan.

Urtarrilak 4, astelehena.

- 18:30. Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dituzte Eusebio Gurrutxaga Plazan.

Urtarrilak 4, asteartea.

- 18:00. Errege Magoen desfilea, herrian barrena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide