Iratxe eta Agosti Aranburu anai-arreba zarauztarrak izan dira bizkorrenak Azpeitiko Herriarteko VI. Kros Mistoan. Bigarrenak Ruben Iniesta sestaoarra eta Maite Arraiza barakaldoarra izan dira, eta hirugarrenak Pedro Muñoz eta Jone Zabaleta azkoitiarrak. Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebak seigarren sailkatu dira, eta Azpeitiko lehen bikotea izan dira.
Ikasberri Kirol Elkarteak lasterketaren hasieran Asier Cuevas atleta omendu du.
Lasterketako argazki galeria osorik uztarria.eus atarian.