Txiki eta Otaegi omendu dituzte Cerdanyola del Vallesen

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 26a

Irailaren 27an bete ziren 40 urte Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra, Anjel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela. Frankismoko azken fusilatuei omenaldia egin diete hil zituzten herrian: Cerdanyola del Vallesen. Lehenbiziko aldiz hartu du parte Cerdanyolako Udalak Txikiren omenezko ekitaldi batean. Carles Escola alkateak (CUP) hitza hartu du ekitaldian eta adierazi du Txikiri kale edo plaza bat eskaini nahi diola haren alderdiak.  "Batzuentzat, Cerdanyola, Txiki hil zuten herria da; hemendik aurrera, Txikiri kale edo plaza bat eskaini dion herria izatea nahi dugu. Ea beste udal taldeak konbentzitzen ditugun".

Horrez gain, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak, David Fernandez CUPeko parlamentari ohiak eta Joan Tarda ERCko kideak ere hartu dute parte omenaldian. Euskal Herritik autobusa joan da, Txikiren lagunekin eta militantzia kideekin.

BERRIAren webgunean irakurri daiteke albistea osorik zein argazki galeria ikusi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide