Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final laurdenak jokatu dira: Urretxun jokatu zen aurrena, larunbatean, eta Agin Laburuk lortu zuen lehen postu. Bigarrena Errenterian izan zen atzo, eta aurrena Beñat Gaztelumendik egin zuen. Igandeko saioan Iñaki Gurrutxaga oriotarra bigarren postuan gelditu zen. Iñigo Mantzizidor zarauztarrak ere saio horretan kantatu zuen, eta bosgarren postuan egin zuen. Hurrengo final laurdena Zestoan jokatuko da larunbatean.
Urretxukoan aurrena eginda Agin Laburuk zuzenean finalaurrekoetarako txartela lortu du. Azaroaren 22an Zarautzen izango den saioan ariko da Laburu. Haren atzetik Urretxuko saioan Beñat Iguaran eta Nerea Elustondo sailkatu ziren.
| BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
| Agin Laburu Rezola | 516 |
| Beñat Iguaran Amondarain | 491 |
| Nerea Elustondo Plazaola | 490 |
| Jexux Mari Irazu Muñoa | 473,5 |
| Asier Azpiroz Iztueta | 470,5 |
| Eli Pagola Apezetxea | 459,5 |
Atzo, igandea, Errenteriko final laurdena irabazita Beñat Gaztelumendik Tolosako finalaurrerako txartela lortu du. Errenterikoan Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
| BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
| Beñat Gaztelumendi Arandia | 516 |
| Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 499,5 |
| Jon Martin Etxebeste | 485,5 |
| Ane Labaka Mayoz | 476 |
| Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi | 474,5 |
| Amaia Iturriotz Etxaniz | 454 |
Hurrengo final laurdenak Zestoan eta Ormaiztegin
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak datorren asteburuan segida izango du. Larunbatean, urriaren 31n, Zestoako pilotalekuan (17:30) jokatuko da hirugarren final laurdena. Bertan ariko diren bertsolariak honakoak dira: Alaia Martin, Eneritz Artetxe (Azkoitia), Jokin Uranga (Azpeitia), Jon Maia (Zumaia), Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo (Zarautz) bertsolariekin.
Igandean, azaroak 1, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan (17:30) jokatuko da laugarren final laurdena. Han ariko diren bertsolariak dira: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia (Zarautz), Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi ariko dira.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.