Kandido Uranga aktorea (Nerea Uranga/Hitza).
Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria Azpeitian izango da larunbatean, pelikula aurkezten. Soreasu antzokian eskainiko dute Amama, eta ondoren ikus-entzuleen galderak erantzungo ditu zuzendariak, Eneritz Albizu Lizaso Urola Kostako Hitzako kazetariak gidatuta. 19:00etarako saioaren ostean izango da solasaldia, baina asteburuan zehar, emanaldi gehiago eskainiko dituzte:
Urriak 16, ostirala
Urriak 17, zapatua
Urriak 18, igandea
16:30. Pinocho y su amiga Coco.
Urriak 19, astelehena (ikusle eguna)
Eskualdeko parte-hartzaileak
Eskualdeko pertsona ugarik parte hartu dute filmean. Batetik, aktoreek: Kandido Uranga eta Manu Uranga zumaiarrek, Iraia Elias zarauztarrak eta Nagore Aranburu azpeitiarrak. Bestetik, eskualdeko figurante ugarik parte hartu udte pelikulan; batik bat, errezildarrak, han errodatu baitzen filmaren zati bat.