Jokin Uranga Andoaingo final zortzirenean (Bertsosale.eus)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena Andoainen jokatu da gaur, igandea. Jokin Uranga azpeitiarrak lortu du puntu gehien, eta zuzenean Zestoako final laurdenerako sailkatu da (urriaren 31n da). Ibai Esoain oriotarra ere gaurko saioan aritu da eta bosgarren sailkatu da. 450 bertsozale inguru bildu dira Andoaingo Bastero kulturgunean.
Andoaingo saioan bertsolariek lortutako puntuazioak: Jokin Uranga Isuskiza 457,5, Asier Azpiroz Iztueta 430,5, Unai Gaztelumendi Arandia 423,5, Gemma Urteaga Garmendia 410, Ibai Esoain Urrutia 405 eta Antton Fernandez Lasa 367,5.
Final laurdenetarako sailkatutako bertsolariak. Zortzi Urola Kostakoak
Gaurko saioarekin urriaren 24tik aurrera jokatuko diren final laurdenetarako 30 bertsolariak erabakita gelditu dira. Final zortzirenetako saioen ondoren sailkatu direnak 23 bertsolari hauek dira:
Jokin Uranga Isuskiza (Azpeitia), Jon Maia Soria (Zumaia), Ane Labaka Mayoz, Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa, Nerea Elustondo Plazaola, Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz), Asier Azpiroz Iztueta, Manu Goiogana Bengoetxea, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi (Zarautz), Nahikari Gabilondo Mendizabal (Zarautz), Beñat Lizaso Alberdi (Azpeitia), Ander Lizarralde Jimeno, Unai Mendizabal Jauregi, Oihana Iguaran Barandiaran, Unai Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia), Amaia Iturriotz Etxaniz, Beñat Iguaran Amodarain, Eli Pagola Apezetxea, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (Orio), Manex Mujika Amunarriz, Maider Arregi Markuleta eta Mikel Artola Izagirre.
Horiei 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak gehituko zaizkie: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioen berri edota saioetako sarrerak erosteko Bertsozale.eus-en.