Lou Topet taldearen lan berriko bigarren abestia, entzungai

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 29a

Lou Topet taldeko kideak eta Harkaitz Cano (Juan G. Andres)

Lou Topet talde zarauztarrak zabaldu du dagoeneko lan berriko bigarren abestia: Nork mindu hau.  John Hiatten Hurt My Babe-n oinarrituriko bertsioa da honakoa. Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean, udazkenean argitaratuko duen  Abesti bat gutxiago disko-liburu berriaren bigarren aurrerapena da. Aurrez Loreak non dira da abestia kaleratu du taldeak, Pete Seeger folk kantariarena¡ Where Have All The Flowers Gone kantaren moldaketa.

Proiektuak 11 kanta eta bonus track bat bilduko ditu, eta egile estatubatuarren abestiak euskarara ekarri dituzte. Lana aurrera atera ahal izateko crowdfunfing kanpaina bat jarri zuen abian taldeak abuztuan.

Horrez gain, iragarri dituzte diskoa aurkezteko biraren datak eta lekuak. Hona hemen zerrenda:

Urriak 31: Le Bukowski aretoa (Donostia)

Azaroak 6: Modelo aretoa (Zarautz)

Azaroak 29: San Agustin kulturgunea (Azpeitia)

Durangoko azoka

Abenduak 11: Barcelona

Urtarrilak 2: Plateruena Kafe Antzokia (Durango)

Urtarrilak 7: Kafe Antzokia (Bilbo)

Urtarrilak 8: La Zentral aretoa (Iruñea)

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide