61-52 galdu du Leihoak Zarautzek Iraurgiren kontrako lagunartekoan

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 28a

Disdira ISB taldearen kontra jokatu zuen asteburuan Leihoak Zarautz ZKE taldeak Azpeitin. Jakinarazi dutenez, partida "uste baino zailagoa" izan zuten eta ondorioz galdu egin zuen Iñaki Jimenezen taldeak. "Sentsazioak ez ziren onak izan eta lana gogorrago egin beharko dute liga hasi aurreko hiru asteetan Leihoakeko mutilek".

Partidan tarte handirik ez zen egon  azken hamar minutuetara arte. "Abantaila laburrak izan ziren nagusi eta edozein momentutan bitako edonork apurtu zezakeen egoera". Hala ere, defentsan egindako akatsen eta erasoko ekarpen murritzaren ondorioz, Iraurgiko mutilek  abantaila erosoa  bereganatu zuten azken laurdenean 10 puntuz aurretik sartuta. Azken laurdenean, gainera, 14 punturainoko aldea atera zieten.  61-52 irabazi zuten azpeitiarrek etxean.

Datorren lagunartekoa EBA ligan aurkari izango duten Megacalzado Ardoi talde nafarraren aurka jokatuko du Leihoakek Zizurren, urriaren 10ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide