Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Beñat Lizaso nagusitu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako asteburuko bi saioetan

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 28a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final zortziren jokatu dira asteburuan. Azpeitian bigarren final  zortzirena jokatu zen larunbatean. Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k irabazi zuen eta final laurdenetarako sailkatu da zuzenean. Igandean, hirugarrena, Lasarte-Orian jokatu zen eta han nagusi Beñat Lizaso azpeitiarra izan zen; honek ere, zuzenean final laurdena jokatzeko txartela lortu du.

Hiru final zortziren jokatu dira eta final laurdenak jokatzeko txartelak lortu dituztenak dira: Jon Maia zumaiarra (honek Beasainen jokatutako saioa irabazi zuen); Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Lizaso.

Final zortziren bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da final laurdenetara. Horiekin batera puntu gehien batzen dituzten hamazazpi bertsolariak pasatuko dira. Orain arteko hiru final zortzirenak jokatu ostean honela dago sailkapena:

Beasain Azpeitia Lasarte-Oria Guztira
Jon Maia Soria 456.50 456.50
Ane Labaka Mayoz 444.00 444.00
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" 439.50 439.50
Nerea Elustondo Plazaola 432.00 432.00
Iñigo Mantzizidor Larrañaga, "Mantxi" 427.00 427.00
Nahikari Gabilondo Mendizabal 426.50 426.50
Beñat Lizaso Alberdi 426.00 426.00
Ander Lizarralde Jimeno 425.50 425.50
Unai Mendizabal Jauregi 424.00 424.00
Amaia Iturriotz Etxaniz 421.00 421.00
Beñat Iguaran Amondarain 420.00 420.00
Eli Pagola Apezetxea 420.00 420.00
Maider Arregi Markuleta 415.00 415.00
Mikel Artola Izagirre 415.00 415.00
Xabier Sukia Etxeberria 412.50 412.50
Haritz Mujika Lasa 409.00 409.00
Aitor Irastorza Fadrique 399.50 399.50
Gorka Azkarate Torner 398.00

Azpeitiko saioa

Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' Azpeitiko saioan (Bertsozale.eus)

Arkaitz Oiartzabal Xamoa-ren atzetik bigarren Nerea Elustondok egin zuen, eta hirugarrena Nahikari Gabilondo zarauztarra izan zen. Larunbatean Azpeitiko Soreasu antzokiko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirenak 340 bertsozale bildu zituen.

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" 439,5
Nerea Elustondo Plazaola 432
Nahikari Gabilondo Mendizabal 426,5
Ander Lizarralde Jimeno 425,5
Unai Mendizabal Jauregia 424
Amaia Iturriotz Etxaniz 421

Lasarte-Oriako saioa

Beñat Lizaso azpeitiarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzireneko saioan (Bertsozale.eus).

Beñat Lizaso azpeitiarrak bildu zituen puntu gehien atzo, igandea, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako hirugarren saioan. Bigarren Maider Arregik egin zuen eta hirugarren Mikel Artolak. Atzoko saioan 290 bertsozale inguru elkartu ziren.

Beñat Lizasok azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saioan parte hartuko du.

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Beñat Lizaso Alberdi 426
Maider Arregi Markuleta 415
Mikel Artola Izagirre 415
Xabier Sukia Etxeberria 412,5
Aitor Irastortza Fadrique 399,5
Gorka Azkarate Torner 398

 

Datorren larunbatean, 17:30ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena Elgoibarko Herri Antzokian jokatuko da. Han ariko diren bertsolariak dira: Manu Goigana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide