Elastikoan, eskuineko besoan eramango dute Aialako jokalariek Gran Camping Zarautzen irudia denboraldi berrian. 2015-2016 denboraldian Espainiako Ohorezko Mailan jokatuko du talde horrek, eta babesle berria izango du.
Lehendik ere Zarauzko kanpinak ZKEko futbol ataleko jubenilak babesten ditu, eta baita Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a ere. Orain, Aialako nesken igoera aprobetxatuz, "aukera polita" ikusi dute herriko kirola bultzatzen jarraitzeko. "Gustura" agertu dira babes horrekin ZKEko Eskubaloi ataleko ordezkariak. "Oso pozik gaude babesle berriarekin. Izan ere, denboraldi berriari aurre egiteko aurrekontu handia behar da". Zentzu horretan, Gran Camping Zarautzeko ordezkariek eskubaloi jokalarien esfortzua goraipatu dute; izan ere, maila guztietako jokalariek ordaintzen dute euren fitxa. Hori dela eta, herriko enpresa izanik, laguntza ematea erabaki dute kanpinekoek.
Irudian, Miren Uria ZKEko Eskubaloi ataleko zuzendaritzako kidea eta Javier Makazaga Gran Camping Zarautzeko arduraduna.