Ekhi Lopetegi, Delorean taldeko abeslaria: "Oraingoz 'Crystal' soilik ari gara jotzen zuzenekoetan"

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 9a

https://youtu.be/-Q7skb6Prvs

Larunbatean, BBK Live jaialdian kontzertua eskainiko du laukote zarauztarrak eta bertan aurkeztuko dute ‘Crystal’ single berria; gaur bertan kaleratu dute abestiaren bideoklipa. Disko berria 2016ko negurako kaleratzeko asmoa dute, eta udan jaialdiz jaialdi ariko dira. Urola Kostako Hitzak, Ekhi Lopetegirekin, taldeko abeslariarekin hitz egiteko aukera izan du. Hona hemen aurrerapen bat:

Zein aldarterekin itzuli zarete agertokietara?

Gogo handiarekin. Aspalditik ez genuen abesti berririk zuzenean jotzen, eta single berria zuzenean eskaintzea freskagarria da. Disko berria egiten ari gara, baina udako kontzertuetan ez ditugu abesti berri asko joko. Hala ere, saiatuko gara abesti berri batzuk gure kontzertuetan txertatzen. Baina oraingoz Crystal soilik ari gara jotzen.

Zer nolako Delorean ikusiko da udako bost jaialdietan?

Subiza diskoarekin alderatuta, lan berria lasaiagoa da, helduagoa. Apar izan da pop-rock disko bat egiteko saiakera eta gustura geratu ginen emaitzarekin. Baina orain beste zerbait bilatzen dugu. Kontzeptua aldatu dugu, askoz ere elektronikoagoa da oraingoa, gitarra bat bera ere ez dago,  baxua sintetikoa da, eta ez dago baxu elektronikorik... Alde horretatik, nik uste dut Crystal-ek  aurreratzen duela nolakoa izango den gure hurrengo lana.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide