ZARAUTZ // Aurrerantzean, Sanz Enea liburutegiak udako ordutegia izango du.Hain zuzen, astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 eta 17:30-20:00 bitartean irekiko dute helduen liburutegia eta 10:00-14:00 artean erabili ahalko da haurren liburutegia zein ikus-entzunezkoak. Larunbatetan itxita izango dira horiek eta helduena 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute. Mailegatutako materiala ordutegi horretatik kanpo itzuli ahalko da, postontziaren bidez.