Gipuzkoa Bertsotan-eko saioetako bateko irabazlea Xabier Sukia oriotarra izan da

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 11

Gipuzkoa Bertsotan-eko sailkapen faseko lehen itzuliko sei saio jokatu dira asteburuan Astigarragan, Oiartzunen eta Idiazabalen. Guztira 38 bertsolarik hartu dute parte. Saioetako bateko irabazlea Xabier Sukia oriotarra izan da. Astigarragan larunbat arratsaldean jokatu zen saioa irabazi zuen Sukiak. Saioa 75 bertsozalek jarraitu zuten.

Gainontzeko saioetako irabazleak Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan ziren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean 74 bertsolarik parte hartuko dute, eta horietatik 30 sailkatuko dira. Ekainaren 6a bitartean bertsolari bakoitzak bi saiotan parte hartuko du; bi saioetako puntuak gehituta, puntuazio onena dutenak sailkatuko dira irailaren 20an hasiko den txapelketarako.

Urola Kostako 19 bertsolari ari dira sailkapen fasean. Lehengo itzuliko honetan  Joseba Agirre azkoitiarrak ezin izan du parte hartu eta haren ordez Iñigo Ibañez azpeitiarrak abestu du.

Asteburuko saioen ondoren honela dago SAILKAPENA:

1. Asier Azpiroz Iztueta: 319

2. Beñat Iguaran Amondarain: 313

3. Oihana Iguaran Barandiaran: 304

4. Unai Muñoa Amundarain: 298,5

5. Gemma Urteaga Garmendia: 297

6. Andoni Goitia Etxezarreta: 296,5

7. Antton Fernandez Lasa: 293

8. Amaia Iturriotz Etxaniz: 291,5

9. Aratz Igartzabal Bidegain: 291

10. Iñigo Ibañez Aramendi (Azpeitia): 290

11. Hodei Iruretagoiena Albisu (Zarautz): 286,5

12. Jon Iturrioz Nazabal: 284

13. Iker Osa Zelaia: 282,5

14. Haritz Mujika Lasa: 279,5

15. Imanol Irazustabarrena Garmendia: 276,5

16. Mikel Iturriotz Etxaniz: 275,5

17. Maialen Akizu Bidegain: 275,5

18. Haritz Garmendia Iturria (Azpeitia): 272,5

19. Oier Aizpurua Olaizola (Zarautz): 267

20. Mikel Artola Izagirre: 261,5

21. Beñat Torres Lete: 260,5

22. Xabier Sukia Etxeberria (Orio): 258,5

23. Manu Goionaga Bengoetxea: 250,5

24. Ander Lizarralde Jimeno: 247

25. Ibai Esoain Arruti (Orio): 245

26. Jokin Bergara Eguren: 242

27. Aitor Irastorza Fadrique: 241,5

28. Iñigo Gorostarzu Etxebeste: 240

29. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia): 239

30. Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia): 238

31. Eñaut Martikorena Lizaso: 236

32. Odei Lopez Larruri: 234

33. Josu Oiartzabal Zapirain (Azpeitia): 233,5

34. Eneko Araiztegi Agirre: 227,5

35. Urko Egaña Calderon (Azpeitia): 220

36. Beñat Jauregi Etxeberria (Zarautz): 217

37. Danel Olano Eizagirre: 208

38. Maddi Gallastegi Osa (Zumaia): 195,5

 

- Hurrengo asteburuko lehen itzuliko SAIOAK:

Antzuola. Maiatzak 16, larunbata. Torresoroa aretoa.

11:30ean: Julen Agirre Agirrezabal, Iñaki Zelaia Irazusta, Aitor Salegi Martija (Zestoa), Mikel Tapia Aierbe, Arkaitz Oiartzabal Agirre eta Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (Orio).

17:30ean: Egoitz Eizagirre Aduriz (Orio), Eli Pagola Apezetxea, Adur Gorostidi Urkia, Asier Sasieta Barrenetxea, Unai Mendizabal Jauregi eta Txomin Azpiroz De Pedro.

Zaldibia. Maiatzak 16, larunbata. Herri antzokia.

11:30ean: Endika Igarzabal Murua, Izarne Zelaia Arratibel, Manex Mujika Amunarriz, Joritz Bastarrika Albisu (Aia), Aitor Urbieta Aizpurua (Zarautz) eta Gorka Etxeberria Casqueiro.

17:30ean: Gorka Azkarate Torner, Maider Arregi Markuleta, Egoitz Aizpuru Sanz, Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia), Gorka Maiz Alustiza eta Imanol Lizarazu Illarramendi.

Hernani. Maiatzak 17, igandea. Sandiusterri aretoa.

11:30ean: Joseba Lasagabaster Madinabeitia, Arnaitz Lasarte Santa Kruz, Haritz Casabal Pikabea, Manex Astigarraga Bergara, Jon Maia Soria (Zumaia) eta Unai Gaztelumendi Arandia.

17:30ean: Josu Oiartzabal Iturzaeta, Aitzol Iturbe Beristain, Nahikari Gabilondo Mendizabal (Zarautz), Ane Zuazubiskar Iñarra, Ane Labaka Mayoz eta Oier Iurramendi Etxeberria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide