Hiru sari eman dituzte Zarauzko Euskara Aholku Batzordeak eta udalak. Euskara ere Menuan Saria Joshe Mari tabernak jaso du, eta Euskara Saretzen Saria, Jon Ertzillak
Atzo eguerdian Zarauzko Euskara Aholku Batzordeak eta Zarauzko Udalak Euskai Sariak banatu , euskararen normalizazioaren alde lan egin duten mer- katari, ostalari eta herritarren lana aitortzeko.Aurten merkataritza arloko Balio Erantsia Zarautzen Saria Chapucetti-rentzat izan da, eta Maite Errazuk jaso zuen saria. Sariarekin Chapucetti dendaren jarduna eta ibilbidea saritu nahi izan dute, «euskara beti kontuan izan dutelako eta euskaraz aritzeko direlako». Bestetik, Euskara ere Menuan Saria Joshe Mari tabernaretzat izan da. Gari Berasaluze Euskara zinegotziak azaldu zuenez, «taberna jabez aldatu eta eraberritu zutenetik eskaintza osoa euskara hutsean aurkeztu dute», eta euskararen aldeko apustu hori hasieratik egin izana nabarmentzekoa dela uste du Euskara Aholku Batzordeak.
Berasaluzeren iritziz, oso garrantzitsua da kalean bezala teknologia berriek sortu dituzten plaza digitaletan ere euskaraz aritzea, eta horretarako bitartekoak sortzen dituzten zarauztarren lana ere aitortu nahi dute. Aurten Euskara Saretzen Saria Playeruak App-a sortu duen Jon Ertzilla zarauztarrentzat izan da. Izan ere, Ertzillak euskara hutsean sortu du Hondartzako Futbol Txapelketaren inguruko aplikazioa. «Lehen kalea zen herritarren bilgunea, eta orain teknologia berriek kale eta plaza berriak sortu dituzte. Kaleko presentzia bezain garrantzitsua da egun mundu digitalean egotea», eta arlo horretan euskara sustatzeko urratsak ematen ari diren herritarren lana aitortu dute.
Hiru saridunek Juan Luis Mendizabal Mendi margolariaren artelan bana jaso zuten.