Eskolan bertan izango da emanaldia, 18:30ean. Kontzertu hori Andoaingo 10. Piano Jaialdirako berotzeko izango da. Imanol Urbieta Musika Eskolako 22 pianojole gaztek hartuko dute parte otsailaren 28tik martxoaren 1era Bastero kulturgunean egingo duten jaialdian. Guztira, 5 eta 18 urtea arteko 874 pianojolek hartuko dute parte jaialdian, askotariko estilotako piezak joz. Honakoak dira Zarauzko pianojoleak:
- Bakarlari A mailan: Juan Pardo, Lide Xiang Quintano, Unax Ugarte, Peru Aginaga, Eneritz Alberdi, Iraia Andueza, Maddi Arrillaga, Laida Beobide, Naroa Iribar, Leire Lizaso, Julia Mayan, Maren Otegi.
- Bakarlari B mailan: Jone Aginaga.
- Bakarlari C mailan: Joane Mannion.
- Piano lau eskutara A mailan: Eneko Eizagirre, Eider Fraka, Eider Elorriaga, Ihintza Etxeberria, Uxue Etxeberria, Uxue Ostolaza.
- Piano lau eskutara B mailan: Maialen Etxaniz, Anuska Iriondo.