Zarautz Zumaia norantzako zirkulazioa Getariako portutik desbideratu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 1a

Gaur bertan itxi dute  N-634 errepideko norantza Getariako herrigunean. Izan ere, ur zikinen hoditeria berria jartzen ari dira errepidean eta Zumairako autobus geltokiko egokitzen lanak egiten ari dira; lanek herritarren egunerokoan ahal den eragozpen gutxien sor ditzaten itxi dute N-634 errepideko norantza bat. Ildo horretan, datozen bi astetan Zumaiara doan autobusa hartu nahi dutenek portuan Gurutze Gorriko egoitzaren aurrean egokitu duten autobus geltokira joan beharko dute autobusa hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide