Eguraldia eta itsasoa, Kontxako egunean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 12a

Euskalmet agentziaren arabera, Kontxako Banderaren bigarren estropada egunean itsasoan hego osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta 5eko tarteekin goizean eta gauean. Eguerdi partean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Hain zuzen, 11:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen lehiarekin.

Uraren tenperatura 20 gradutakoa izango da, eta uretatik kanpo, 16 eta 26 artekoak. Kostaldean haizea noraezean ibiliko da eta ez da barnealdean bezain indartsua izango; arratsaldean, hori bai, iparraldetik finkatuko da eta orduan bai zakartuko dela apur bat.

IKUSI tren eta autobus zerbitzuak, estropaden ordutegia eta zumaiarrei zein ordutan egingo dieten harrera

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide