Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hiru saio Azpeitian, Zestoan eta Zarautzen jokatuko dira

Nerea Uranga 2015eko irailaren 12a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa gaur aurkeztu dute Beasainen (Bertsozale.eus)

Irailaren 20an Beasainen hasita jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira, tartean Azpeitian, Zestoan eta Zarautzen. Finala, abenduaren 20an da Donostiako Ilunben. Sei final zortziren, bost finalaurden eta hiru finalaurreko jokatuko dira finalaren aurretik.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan 43 bertsolarik parte hartuko dute. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea udaberrian jokatu zen, 74 bertsolarik hartu zuten parte eta 30 sailkatu ziren txapelketarako. Zazpi Urola Kosta eskualdekoak: Jon Maia (Zumaia), Ibai Esoain (Orio), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Nahikari Gabilondo (Zarautz), Iñigo Mantzizidor Mantxi (Zarautz), Xabier Sukia (Orio), Egoitz Eizagirre (Orio) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia) sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako. 30 horiek, orain dela lau urteko txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute. Tartean daude, Jokin Uranga eta Beñat Lizaso azpeitiarrak eta Felix Zubia zarauztarra.

Bertsolariez gain, bederatzi gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari ariko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.

Saioetako sarrerak eta bonoak dagoeneko salgai jarri dituzte.

Final zortzirenak

Irailak 20: Beasain, Usurbe antzokia. Ane Labaka, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Haritz Kujika, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Jon Maia.

Irailak 26: Azpeitia, Soreasu antzokia. 17:30ean. Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal.

Irailak 27: Lasarte-Oria, Manuel Lekuona kultur etxea.

Urriak 3: Elgoibar, Herri antzokia.

Urriak 10: Arrasate, Amaia antzokia. Aratz Igartzabal Potto, Egoitz Eizagirre, Eneritz Artetxe, Felix Zubia, Haritz Casabal eta Iñaki Gurrutxaga.

Urriak 11: Andoain, Bastero kulturgunea. Antton Fernandez, Asier Azpiroz, Gemma Urteaga, Ibai Esoain, Jokin Uranga eta Unai Gaztelumendi.

Finalaurdenak

Urriak 24: Urretxu-Zumarraga, Ederrena pilotalekua.

Urriak 25: Errenteria, Agustina Otaola Raketista Profesionala pìlotalekua. Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Urriak 31: Zestoa, kiroldegia. 17:30.

Azaroak 1: Ormaiztegi, Zubipe pilotalekua.

Azaroak 8: Eskoriatza, kiroldegia.

Finalaurrekoak

Azaroak 22: Zarautz, Aritzbatalde kiroldegia. 17:30.

Azaroak 29: Tolosa, Usabal kiroldegia

Abenduak 6: Eibar, Astelena pilotalekua

Finala

Abenduak 20: Donostia, Ilunbe

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide