Oteitzan, datorren ikasturterako Lanbide Heziketako 4 goi mailako eta 2 erdi mailako zikloak dituzte.
Erdi mailan, Mekanizazioa eta Instalazio Elektriko eta Automatikoak (Elektrika) eta aldiz goi mailan Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Produkzioa, Automatizazio eta Robotika Industriala eta Mekatronikako zikloak dituzte. Guztiak arlo industrialekoak eta oso ikasketa praktikoak.
Erdi eta goi mailako gradu hauek ematen, urteetako esperientzia dute eta hori nabaria da ikasleek hartzen duten kualifikazio maila altuan. Enpresek asko estimatzen dituzte Oteitzako ikasleak eta eskualdeko hainbat eta hainbat enpresatan egiten dituzte ikasleek lan praktikak.
Lanbide Heziketako lege berriaren ezartzearekin batera datorren ikasturteetan aldaketa asko datoz, baina Oteitzan pilotaiarekin aspaldi hasiak dira eta iaz eta aurten ere goi mailetako lehen mailetako ikasle guztiek lege berrira egokituz, enpresetan lan praktikak egingo dituzte. Horrez gain, urtero lan praktika hauek amaitu ondoren erdia baino gehiagok, Dual ikasketekin jarraitzen dute, hau da, goizez eskolan eta arratsaldez enpresa batean lanean soldata bat irabaziaz. Harro daude Euskadiko DUAL ikasle gehien dituen zentrua izateaz.
Enpresekin duten elkarlan horren erakusle Fabrikazio Mekanikoko Zumaiako Korta-rekin sinatu berri duten kolaborazio hitzarmena da. Aurten Oteitzako 3 ikaslek, beraien lan praktikak Kortan egingo dituztelarik.
Gero eta ikasle gehiagok enpresetako lan praktika hauek, atzerrian egitea erabakitzen du. Erdi mailako 3 eta goi mailako 2 ikasle une honetan Maltan dira. Aurten, goi mailetako hainbat ikaslek, ohikoak dituzten erronketako bat, Holandako Davinci ikastetxeko ikasleekin modu konbinatuan garatu dituzte eta erronka Rotterdam-en aurkeztuaz amaitu dute.
Hurbiltasuna eta Lanbide Heziketan aintzindariak izatea dira Oteitzaren ezaugarritako batzuk. Nork ez du ezagutzen bertan ikasiriko norbait. Zarauzko herriaren zentruan egoteak ere abantaila handia suposatzen du, ikasleen %70 bizikletaz edo oinez bertaratzen delarik eta beste gainontzeko handiena denbora gutxian trenez edo autobusez. Goraipatzekoa dira, ikasleek irakasleekin tratuan duten hurbiltasuna, irakasleen eskarmentua, jasotako formazioaren maila altua eta bertako giro euskalduna.
Datorren ikasturterako izena eman nahi duenak jakiteko, aurrematrikula garaia maiatzaren 6tik 24ra izango da