Artelatzak landatuko dituzte larunbatean Zingira basoan

Intza Trula 2025ko urt. 20a, 15:45

Zingira basoko urmael bat. (Zarauzko Udala)

Zuhaitz landaketan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. 10:00etan elkartuko dira parte hartzaileak basora joateko, Vista Alegre parkeko Torreoian.

Eraztun Berde Urdinak antolatuta, artelatzak landatuko dituzte larunbatean Zingira basoan. Hain zuzen ere, 2023ko udazkenean Gesoerreka basoan bildutako ezkurretatik hazitako zuhaitzak dira landatuko dituztenak. Jarduera doakoa izango da, baina parte hartzeko izena eman behar da.

Hala, Vista Alegre parkeko Torreoian elkartuko dira larunbatean. 10:00etan izango da irteera, eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute –bestelako materialak eta tresnak antolatzaileek eramango dituzte–.

Jardueran izena eman nahi dutenek bi bide dituzte horretarako: 943-00 51 59  telefono zenbakira deituta edota zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide