Artea, adiskidetasunaren inguruko antzezlana aurkeztuko dute etzi, ostiralez, Zarauzko Modelo aretoan. Euskal antzerkigintzan ezagunak diren hiru aktore izango dira oholtza gainean: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaz. Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak agortuta daude urriaren erdialdetik.
Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.
Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.
Sarrerak agortuta egon arren, antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera.