'Euskaraz barra-barra', euskararen erabilera sustatzeko ekimena

Ian Ruiz 2024ko eka. 21a, 14:30

Ihes-gela ibiltaria. (Euskaraz Barra Barra)

Egitasmo honen eskutik 17. Logela ihes-gela ibiltaria Zarautzen izango da gaurtik hasita igandera arte.

Euskaraz barra-barra Euskal Herrian euskaraz hitz egiten diren kokapenak identifikatzen laguntzen duen ikurra da. Bereziki, merkataritzako eta ostarailitzako guneetan zentratzen da, bezeroetan dagoen estres linguistikoa murrizteko. Marka berri hau Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoaren (Hiruko Itunaren barruan) eskutik sortu da.

Entitate ugarietan ezarri nahi dute euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna, uneoro bermatuta egoteko. Zarautzen, 31 eztablezimenduk eman dute izena ekimenean.

Honako hauek dira parte hartzaileak: Kikara, Otamendi, Zuazo, Orbegozo, Txiki Polit, Arrano, Labe Goxo, Andatza, Telesforo, Mandabide, Basarri, Labe Goxo, Borda Ardoak, Santos Zarautz Estudioa Makarius SL, Garrastazu Optika eta Audiologia, Elene Ileapaindegia eta Estetika, Orizar Burdindegia, Arizia, Neie Ileapaindegia eta Estetika, Suna okindegiak, Okamika, Gau Txori, Optika Zarautz, Masta, Isabel, Sanz Enea, Eguzki, Azkuelek, Andere, Moor Surf Eskola, Lukas Ardotegia, Olatu Gain, Itxaso eta Lukas.

Ihes gelaren arrakasta

Euskaraz Barra-barra egitasmoarekin batera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako 17. logela Zarauzko malekoian kokatuko da, Dama parean. Parte hartzeko ezinbestekoa da 16 urtetik gorako adina izatea, euskara ulertzeko edo hitz egiteko gai izatea eta gehienez 5 laguneko taldeak sortzea.

Sarrera guztiak agortu dira. Horregatik, ihes gelak Zarauzko herritarren artean harrera ona izango duela espero da.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide