'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egingo dute etzi

Jabi Gonzalez Toston 2024ko maiatzaren 29a

Jon Benito idazle zarauztarra. (Jabi Gonzalez Toston)

Garoa liburu dendan izango da 19:00etan hasita eta Jon Benito idazleak parte hartuko du. Iragarri duenez, azken saioa izango da.

Jon Benito idazle zarauztarrak azkenekoz aurkeztuko du jendaurrean 2022an argitaratu zuen Lagun Minak liburua; izan ere, "despedidakoa" izango dela iragarri du egileak berak. Kritikaren Espainiako sariarekin aitortu zuten iaz eta Garoa liburu dendak antolatura eskainiko du etziko saioa, liburu dendan bertan, 19:00etan hasita.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bi galdera plazaratuko ditu Benitok: "Zer gertatu zitzaigun?" eta "Zer ginen zauriaz lehen?". Hala, bi galderok ekarri zizkioten burutazioak azalduko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide