Txaparrotan txapelketan izena emateko epea irekiko dute datorren astean

Julene Sorarrain 2024ko mai. 14a, 13:45

Txaparrotan haurrak, 2023. (Zarauzko Hitza)

Haurren aurre-inskripzioa hilaren 21ean zabalduko dute. Helduena, berriz, hilaren 28an. Txapelketa ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitartean jokatuko dute.

19. Hondartzako Eskubaloi Txapelketa ospatuko dute aurten. LH3tik eta DBH2ra bitarteko haurrek maiatzaren 21tik 26ra bitartean eman ahalko dute izena, eta helduek, berriz, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitartean.

Txapelketaren datak ere zehaztu dituzte. Haurrek ekainaren 29 eta 30eko astebukaeran jokatuko dituzte partidak, eta helduek aldiz, uztailaren 6 eta 7ko astebukaeran. Urtero bezala, txapelketa Desertu Txikian ospatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide