ELKARRIZKETA

Andeka Larrea (Sumar): "Zerbitzu publikoak defendatzeko, handitzeko eta blindatzeko proposamenak eramango ditugu Legebiltzarrera"

Erredakzioa 2024ko api. 17a, 22:00

Txomin Madina Goienako kazetariak Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak eta hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) webguneetan eta Erlo Guka Telebistan, 22:00etan hasita. Sumarren Gipuzkoako zerrendaburu Andeka Larreari egindako elkarrizketa da honako hau.

Gerturatzen ari da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen data, apirilaren 21a, eta ohi bezala, Erlo Guka Telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko, tartean lehendakarigaiei eta alderdietako hautagaiei egindako elkarrizketak.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua, Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako bigarren hautagaia eta Andeka Larrea Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu ditu Txomin Madina Goienako kazetariak. Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari eta Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiari eta Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuari eta Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako hautagaiari egindako elkarrizketen ostean, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburu Andeka Larreari egindako elkarrizketa da honako hau..

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide