Eguberri eguneko mezan abestuko du Zarauzko Abesbatzak

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 23a

Zarautz Abesbatzaren 40. urteurreneko kontzertua. (Jabi Gonzalez Toston)

Abesbatzak bere 40. urteurreneko ekintzei amaiera emango die ekitaldi honekin.

Urtero bezala, Zarautz Abesbatzak Eguberri eguneko mezan abestuko du. Etzi izango da, abenduaren 25ean, Frantziskotarren elizan, 12:30etik aurrera. Modu horretan, Zarautz Abesbatzaren 40. urteurreneko ekintzei amaiera emango diete, eta kantu batzuetan abesbatzako kide ohi batzuen parte hartzea izango dute.
 
Bide batez, Zarautz Abesbatzak koruko partaide izan diren eta zendutako guztiei eskainiko die bereziki kantuz betetako elizkizuna. Abesbatza kide zendutakoak: Luis Amilibia, Maite Márquez (Zarautz-Txiki), Karmelo Iturria, Gregorio Elorza (lehendakari izana), Jokin Aranberri, Marian Zulaika, Maria Angeles Berasategi, Ruben Arrieta (Zarautz-Txiki), Bixente Segurola, Inaxio Lertxundi (Abesbatza sortu zuen zinegotzia), Agustin Silban, Pablo Fernandez, Koldo Elorza, Juanjo Lonbide, Maria Luisa Gesalaga, Angel Azpiazu, Kike Unzurrunzaga, Jose Luis Larrarte, Joakin Iruretagoiena (zuzendari ohia), Joxe Portularrume, Manuel Escudero eta Jose Antonio Areizaga. 
 
Haien familiak eta senideak ez ezik, herritarrak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute Zarauzko Abesbatzatik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide