EUSKAL ASTEA 2022
Abuztuak 25, osteguna
- 22:00. Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLVI. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.
Abuztuak 26, ostirala
- 22:00. Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLVI. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.
Irailak 1, osteguna
- 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan).
Irailak 2, ostirala
- 22:00. Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLVI. Lizardi.Sariaren finala. Sarrera: 3 euro (Turismo Bulegoan).
Iraila 3, larunbata
- 11:00. Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXVI..Lasterketa eta Euskararen aldeko III. Irristaketa Lasterketa,.AEK-k antolatuta (izen-emateak 10:15ean).
- 11:30. Lege Zaharraren enparantzan, XXXIV. Aurresku Txapelketa (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan).
- Aldi berean, Euskaraz Bizi Malekoian, herriko hainbat elkartek antolatuta: 11:30ean, musika eta dantza emanaldiak itsas pasealekuko lau gunetan. 12:30ean, amaierako ekitaldia Gurutze Gorriaren parean izango da: Martxa baten azken notak, Behin betiko eta Ikusi mendizaleak abestu eta dantzatuko dituzte elkarrekin, eta euskararen aldeko aldarria irakurriko dute.
- 14:30. Musika Plazan, XXXVI. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
- 18:30. Musika plazatik, kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta.
- 22:30. Musika plazan, kontzertua Lukiek taldearekin.
Irailak 4, igandea. Haurren Euskal Jai Eguna.
- 10:00. Zelai Ondoko bolatokian, bola eta toka txapelketa (izen-ematea, 10:00etatik aurrera).
- 10:30. Lege Zaharren enparantzan, dantzarien bilkura.
- 11:00. Kalejira Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
- 11:15. Dantzariak kalez kale.
- 12:45. Lege Zaharren enparantzan, dantzarien harrera eta emanaldia (eguraldi txarra egingo balu, gaztelekuan).
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko (eguraldi txarra egingo balu, gaztelekuan).
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz Trik eta Ustekabe txarangarekin.
- Ondoren, Iñurritzan dantzarien bilkura.
- 18:00. Iñurritzan, puzgarriak.
- 18:30. Iñurritzan, Ttipika haurrentzako dantza gidatuak.
- 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
Irailak 5, astelehena
- 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan).
Irailak 6, asteartea. Zarauzko Nao Victoria itsasontziak mundubira egin zueneko 500. urteurrena.
- 11:30. Kalejira erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin.
- Jarraian, trikitilariek herriko kaleak girotuko dituzte.
- 12:30. Lege Zaharren enparantzan, parrila herrikoia, sagardoeta txakolin dastaketa. Parte-hartzaileak: Arregi, Basa Lore, Mokoroa, Rezabal, Talai Berri txakolindegiak eta Arizia sagardotegia.
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, bertso Saioa: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran.
- 19:00. Musika Plazan, erromeria Erromeria.eus taldearekin.
- 20:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen jaialdia: Festak aurrea ederrago du atzea baino (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan). Parte-hartzaileak: Zarautz Trik kultur elkartea, Jalgi dantza taldea, Txinpirin abesbatza, Zarautz abesbatza, Udaberri abesbatza, Motxian-Etxebeltz bertsogunea. Antzezleak: Ainhoa Agirre, Ibai Goikoetxea, Maite Isasti, Erik Peitevin de Saint-André. Argi diseinua: Juanma Álvarez (Didau). Kontalariak: Pako Serras eta Miriam Mendoza. Ikuskizun koordinatzailea: Patxi Santamaria.
Irailak 7, asteazkena
- 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Trikitilari Gazteen XLII. Txapelketa (eguraldi txarra egingo balu, Modelo aretoan).
Irailak 8, osteguna
- 19:00. Musika Plazan, plaza-dantzak Alaken taldearekin.
- 20:00. Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailak 9, ostirala. Euskal Jai Eguna.
- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
- 08:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
- 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta.
- Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
- 11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
- 12:00. Munoan, 2x2 antzezlana.
- Eguerdian, Musika Plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
- Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
- 12:30. Nafarroa kaletik karroza berezia aterako da. Jarraian, Azpeiti bidea, Bizkaia kalea, Foruen kalea eta Lege Zaharren enparantzan geldituz.
- 13:15. Munoan, erromeria Trikiteens taldearekin.
- 13:30. Frontoi Txikin, polka herrikoia Herri Mugimenduak antolatuta.
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, orga-lehiaketaren sari banaketa.
- 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- Aldi berean, karroza Lege Zaharren enparantzatik Iñurritzara abiatuko da.
- 18:00. Iñurritzan, haurren txokoa Kulkirekin (tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak, etab.)
- 18:00. Musika Plazatik Iñurritzara Elektrotxorongo, Herri Mugimenduak antolatuta.
- 18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearekin.
- 20:00. Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika Plazara.
- 22:00. Munoan, dantzaldia Trikiteens taldearekin.
- 22:30. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.