Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egingo du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian.
Laugarren atalean, Garbiñe Manterola eta Eneritz Odriozolarekin elkartu da Aizpurua. Herrio natur taldeko kideak dira biak, eta Motondo eremuaren historiaz nahiz Oria ibaiaren inguruan dauden proiektuez hitz egin dute.