'COVID-19a eta emakumeak: diskriminazio iraunkorra'

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia 2021ko eka. 22a, 11:00

Elhuyar Zientziako ordezkari Ana Galarraga Aiestaranek koronabirusa eta emakumea oinarri hartuta ondorengo artikulua plazaratu du Berria egunkariko bere tartean.

COVID-19aren krisia lehertu zen lehen unetik, sexu- eta genero-diskriminazioak gerta ez zitezen neurriak hartu behar zirela ohartarazi zuten, hasi herrietako mugimendu feministetatik eta Osasunaren Mundu Erakunderaino.

Aurreko krisietan ere, izan sanitarioak zein beste edozein jatorritakoak, argi ikusi da emakumeak baztertzeak gizarte osoari dakarkiola kaltea. Aitzitik, genero-ikuspegia beharrezkoa izan da krisietatik ateratzeko, edo, behintzat, haien ondorioak leuntzeko.

Alabaina, ohartarazpenei (eta, kasu batzuetan, baita legeei ere) ez entzuna egin, eta COVID-19an ere nabarmena izan da emakumeen aurkako diskriminazioa. Adibidez, lehen olatuan, azterketa serologikoek erakutsi zuten infekzioak ohikoagoak izan zirela adin ertaineko emakumeen artean, beste gizarte-taldetan baino. Urtebete geroago, diskriminazioak iraun egiten du, esaterako, txertaketan eta COVID iraunkorrean.

Txertaketan, COVID-19a agertu baino lehen ere, ikusi izan da ingurune sozioekonomiko apaletako emakumeek zailtasunak dituztela osasun-kanpainetan parte hartzeko, hainbat arrazoirengatik: informaziorik eza, autonomia eskasa, lana, zaintza-ardurak, mugitzeko zailtasunak…

Bada, osasunean berdintasuna sustatzeko Global Health 50/50 erakundearen arabera, maiatzean 180 herrialdek dagoeneko martxan zuten txertaketa-kanpaina, eta haietatik 34tan baino ez dira jasotzen txertatutakoen datuak, sexuaren arabera bereizita.

Artikulua osorik irakurtzeko: Berria.eus

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide