Neguko arropa bilketa egingo du bihar Saharautz elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 2a

Haur sahararrak, iazko Sahara Gara egunean.

Sahararen alde lan egiten duten Gipuzkoako hainbat elkartek bat egin dute ekimenarekin. Zarautzen bihar egingo dute arropa bilketa, 20:00etan Saharautz elkartearen egoitzan.

Aurten ez da haur sahararrik etorri Euskal Herrira uda igarotzera eta, ondorioz, ez da iritsi beraien etxeetara hemendik itzultzean bete-beteta eraman ohi duten maletarik. Hori dela eta, elkartasun deia egin dute Sahararen alde lan egiten duten hainbat elkartek, baita Saharautzek ere. Bihar 20:00etan 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzako neguko arropa bilduko dute. Hori horrela, ezaugarriak betetzen dituen arropa haur sahararrei eman nahi dieten zarauztarrek bihar 20:00etan Saharautzen elkartearen egoitzara eraman beharko dute, Loretoki kalera. 

Elkarteak jakitera eman duenez, biharko hitzordua nahikoa ez balitz, datorren asterako beste bat finkatuko lukete, baina ez dute zehaztu noiz izango litzatekeen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide