Guk —nahiz zarauztarrak izan— ezagutu genuen lehen pijua Bautista Basterretxe izan zen. Esanguratsua da hots berak —hitz berak akaso erroan— euskaran eta gazteleran hartu duen bide desberdina.
Gazteleraz pijo da janzkera-imintzio-zaletasunetan goi mailako klase batekoa dela nabarmentzea gustuko duena. Euskaraz oso bestelako esanahia du. Izen gisara harturik, ausarta, iaioa, kementsua... izan daiteke. Adberbio modura, berriz, euskortasuna eta seta adierazten du: «Pijo aritu ginen lanean goizetik gauera».