Euskal kultura lehen lerrora ekartzeko ohitura dago Zarautzen, iraileko lehen astean. Gauzak hala, egunero-egunero izango dira dantzarekin, musikarekin, tradizioarekin eta folklorearekin lotutako ekitaldiak. Bihar hasiko da Lizardi Bertsolari Gazteen sariketa, eta igande honetan bertan izango da Haurren Euskal Jai Eguna. Astea irailaren 9ko Euskal Jaiarekin, egun handiarekin, amaituko da.
Egitaraua
Irailaren 1a, igandea
10:00. Zelai Ondoko bolatokian, bolo eta toka txapelketa (izen ematea 10:00-13:00).
10:30. Lege Zaharren enparantzan, dantzarien bilkura.
11:15. Dantza kalez kale.
12:45. Lege Zaharren Enparantzan dantzarien harrera eta emanaldia. Euria eginez gero, Gaztelekun.
13:30. Lege Zaharren Enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko. Euria eginez gero, Gaztelekun.
17:30. Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Imuntzo trikitilari eskola eta Iñurritza txarangarekin. Ondoren, Iñurritzan dantzarien bilkura.
18:00. Iñurritzan, puzgarriak.
18:30. Iñurritzan, Baserrian Jai haurrentzako berbena.
20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
Irailaren 2a, astelehena
19:00. Lege Zaharren Enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa.
Irailaren 3a, asteartea
18.30. Etxezabalan, Koldo Eizagirreren Bertsoaren harria. Basarri hitzaldia, eta bertso-saioa.
Ondoren, Kale Nagusian (Basarriren bustoaren parean), XXXV. Basarri bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa.
20:00. Lege Zaharren Enparantzan, herriko taldeen jaialdia: Mundu berria. Parte hartzaileak: Jalgi dantza taldea, Montetxio korua, Arrai Zopa korua, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Kame Musika Eskola, Motxian bertso eskola, Nahiko Larri trikiti taldea, Zarautz TRIK, Gure Mundua taldea, Leun taldea, Aratz Olaizola, Mohamed Seck, Imanol Epelde eta Andoni Egaña.
Irailaren 4a, asteazkena
19:00. Lege Zaharren Enparantzan, Trikitilari Gazteen XXXIX. Txapelketa.
Irailaren 5a, osteguna
18:00. Lege Zaharren Enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa.
20:30. Modelo aretoan, Artantxuriketan kantu ikuskizuna. Maixux Zugarramurdi eta Anda ahizpak. Sarrera: 6 euro (Sanz Enean).
Irailaren 6a, ostirala
22:00. Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Sariaren finala. Sarrera 3 euro (Turismo Bulegoan).
Irailaren 7a, larunbata
10:45. Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXV. Lasterketa, AEK-k antolatuta (izen-ematea 10:00etan).
11:00. Musika Plazatik irtenda, Euskararen aldeko II. Irristaketa Lasterketa (izen-ematea 10:15ean).
11:30. Lege Zaharren Enparantzan, XXXI. Aurresku Txapelketa.
14:30. Musika Plazan, XXXV. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
18:30. Musika Plazatik, kalejira aldarrikatzailea Manuela ahizpen eskutik, AEK eta EHEk antolatuta.
20:30. Modelo aretoan, Baserri dantza ikuskizuna. Proyecto Larrua. Sarrera, 8 euro (Sanz Enean).
Irailaren 8a, igandea
19:00. Musika Plazan, dantzaldia, Zarauzko Musika Banda eta Alaken taldearekin.
20:00. Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailaren 9a, Euskal Jai Eguna
07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
08:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tuntturroak.
10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta. Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika Plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
12:00. Munoan, Nitanic antzezlana.
Eguerdian, Musika Plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin. Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
13:30. Munoan, Euskaraokea Xaiborrekin.
13:30. Lege Zaharren Enparantzan, orga-lehiaketaren sari-banaketa. Ekitaldian Zarauzko Udalak omenaldia egingo dio Jose Mari Zuazobideri.
14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
18:00. Iñurritzan, haurren txokoa (herri kirolak, egurrezko jolasak, etab.)
18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Orots taldearekin.
20:00. Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia.
20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika Plazara.
22:00. Munoan, dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:30. Musika plazan, erromeria trikitilariekin.