'Gorrotoaren Ahotsa'-ren 25. urteurrena ospatuko du Anestesiak

Zarauzko Hitza 2018ko ekainaren 5a

Mende laurdena igaro da Anestesiak Gorrotoaren Ahotsa iraupen luzeko lehen lana kaleratu zuenetik. "Aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, gure historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi dugu", iragarri dute beren Facebook kontuan. Hori horrela, Gorrotoaren Ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat kaleratuko dute, birmasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin.

Era berean, 5-6 kontzertu biratxo bat egingo du Euskal Herrian, aipatu diskoko abestiak joz. Sorpresaren bat ere izango dela iradoki dute mezuan, baina zehaztasun gehiago aurrerago emango dituztela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide