Txarlatan

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

Feria eta azoketan zerbait saldu nahian hitz-jario jarduten zuena.

txarlatan. 1) adj. eta iz. Hitzontzia, hitz-jario, berba-jario; pertsona berritsua, asko hitz egiten duena. 2) iz. Feria, azoka eta merkatuetan antzina izan ohi ziren saltzaileak, berriketa etengabean aritzen zirenak saldu nahian.

Italierako ciarlare hitzetik: asko hitz egin, berriketan aritu, marmarrean ibili. Gehienetan erabili ohi da denetik dakiela uste duen pertsona mota adierazteko: berritsua eta orojakilea, eta bereziki feria eta azoketan zerbait saltzen aritzen den hitz-jarioa adierazteko: sendagai harrigarriak, tresneria berria etab. saldu nahian aritzen ziren antigoaleko azoka eta ferietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide