LARROSARI KIRATSA DARIO

Erabiltzailearen aurpegia SOS Talaimendi 2020ko abu. 24a, 10:55

Miranda doktrina Etxetzarraren aurka jarri dela dirudi oraingoan.

 


Nork ez du pelikuletan entzun, atxilotuari zuzenduaz:  “Isilik egoteko eskubidea duzu, adierazpenik egin gabe, eta egiten zaizun galderaren bati edo gehiagori ez erantzutekoa”. Baita “zure buruaren aurka adierazpenik ez egiteko eskubidea eta zeure burua errudun ez aitortzekoa” ere. 

Bada, hitz labur baina sendo hauek ez dira zine gidoilarien apaingarri soilak, polizien eszena betean. Arau demokratikoak zutarri diren herrialdeetan eskubide horiek konstituzioan jaso ohi dira. EEBBetan, esaterako, 6.artikuluan dator; Espainiako konstituzioan 17.3 artikuluan.


Formalismo horri izena hispaniar batek eman zion: Miranda kasua. Hain zuzen, bankuko langile bati 8 dolar lapurtzeagatik atxilotu zuten. Doktrinari bere izena ezarri zitzaion. Atxilotu ostean, ez zitzaion inolako eskubideren berri eman; galdeketetan zehar, 8 dolarrak lapurtu izana aitortzeaz gain, are larriagoak zirenen berri eman zuen: 18 urtetako neskatxa baten bahiketa eta bortxatzea, kasu. 


20 eta 30 urtetako gartzela zigorra ezarri zioten delituengatik. Baina, pare bat abokatu gaztek bere defentsan EEBBtako 6. artikulua hartu zuten oinarri eta sententziak bertan behera uztea lortu zuten. 


Alde salatzaileak eta fiskaltzak berak, berriz ere 20 eta 30 urtetako gartzela zigorra ezartzea lortu zuten. Hamaika urte preso zeramala, presondegiko baimena probestuz, taberna batetako eztaibadan labankada batez hil zen. 


ETXETZARRA IKERTU GABE

Hain zuzen, Talaimendiko Etxetzarraren kasua ulertzeko oso baliagarria da Miranda doktrinaren kasua. Nolabait esateko, bete beharreko oinarrizko formalitatea betetzen ez denez, atzetik datozen ekintza oro baliogabe uzten ditu. Ez du axola zein larria den egindako delitua. Eskubideak urratzea baino larriagorik ez baitago.


Talaimendiko kasuaren harira, ustezko delitua bertan dirau, ikertu barik; inork ez du zalantzarik egiten. Baina arau formal bat ez betetzeagatik (ikerketen epeak) auzitegi batetik bestera dabil kasua, arrazoizko argudiorik gabe, behin behinekoz kausa artxibatuaz eta berriro ez irekitzeko erabakia hartuaz, nahiz eta epaileari jarraitu beharreko aztarnak mahai gainean jarri zaizkion.


Ez dago paragrafo bat, lerro edo errenkada bat, arrazoi bat bera ere ez, milaka folioetan zehar 5 inputatuak (salatuak tartean) lurralde antolaketaren aurkako delituak eta prebarikazioak hainbat, justifikatuko dituenik.  Egungo kasu honetan, artxibatu dena, ez epaile ez fiskaltzak, ez dute beraien egitekoarekin bete.



USTEZKO DELITUA, USTEZKO ERRUGABEA

Beraien delitua ustezkoa izango da. Ustezko errugabetasuna bezalaxe.

Baina inork ez beza pentsa hemen amaitzen denik. 

Miranda kasuaren antzera, badira frogatu daitezkeen elementuak, garatu ahala, bermea duten epaitegiak topatu ahala, landuko ditugunak. Horretan dihardugu.


Administrazioarekiko auzibidera itzuli gara, legearen indar guztiz, oso larriak diren arau-hausteak frogatzeko, arau-hauste administratibo eta delituaren mugen artean.

Frogatu ahala, eraikuntza berri bat babestutako lurretan eraikitzearen ardura dagokionari eskatzeko, legearen berme osoz epaitzeko balio dezan, Miranda kasuaren antzera.


Eskubide zibilen defentsa dugu helburu, ezbairik gabe; honen ondorioz, eskubide publikoen urraketa edota delituak jazartzea balekar ere, prefosta.


Batak ez baitu bestea kentzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide