La Salleko ikasleek kalean jarri dituzte Palestinari buruz ostatutako artibismo lanak

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko eka. 13a, 12:05

La Salle Ikastetxeko ikasleak Palestinaren aldeko artibismoan. (Julene Sorarrain)

UNRWA agentziarekin egindako lanketaren emaitza dira eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea da helburua.

UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak hainbat artibismo tailer burutu ditu Zarauzko La Salle ikastetxeko ikasleekin azken asteetan. Bada, osatu dituzten lan horiek kalera atera dituzte, gaur, herritarri erakusteko eta gaiari buruz sentsibilizatzeko.

Zehazki, DBH3 eta DBH4ko ikasleekin aritu da lanean UNRWA eta eta bina orduko hiru tailer egin dituzte; sei orduko lanketa, orotara. Helburua izan da ikasleei Palestinako errefuxiatuen errealitatea gerturatzea eta behin hori ezagututa, ikasleek beraiek artea erabiltzea sortutako lanen bidez Palestinako errealitatea herritarrei helarazteko.

Horretarako, Palestinako okupazioari eta hango baliabide naturalei buruzko azalpenak eman zizkien UNRWAk lehen saioan, eta, Irantzu Lekue artistaren laguntzarekin artea aktibismorako tresna nola bilakatu daitekeen erakutsi zien, bigarrenean. Hala, horrelako gaiak lantzeko artea zein baliagarria izan daiteken ikusi zuten ikasleek hainbat adibideren bidez bidez.

Bigarren saioa haren bukaeran, baina, batez ere, hirugarren saioan, ikasleek taldeka ekintza artibistak diseinatu zituzten Palestinako errealitateari buruz jendea sentsibilizatu asmoz. DBH3ko ikasleek ekintza ikastetxean bertan egin zuten, eta, diseinatutako lana pasa den ostegunean, ekainaren 6an, jarri zuten ikusgai eskolako patioan.

DBH4ko ikasleen lanak berriz, gaur egongo dira ikusgai herriko lau puntutan. 10:00ak aldera jarri dituzte Donibane plazan, hondartzan eta malekoiko bi puntutan (Matxitxako kaletik jaitsita dagoen zabalgunean eta Joan etorrian eskulturaren inguruan), eta 13.00ak arte izango dira bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide