Xakearen lehen sukarraldiarekin batera XIX. mendearen erdialdean xakeari buruzko agerkariak zabaltzen hasi zirenetik, etenik gabe loratu ziren aldizkari espezializatuak, batez ere hedadura handiko hizkuntzetan. Bobby Fischerrentzat Shakhmatny Bulletin (1955-1990) errusiarra zen xakeari buruzko aldizkari onena. Kasparoventzat, berriz, 1966an Belgradon plazaratu zen eta oraindik ere ere argitaratzen den Chess Informant. Informatika xakera heldu zenean erabat aldatu […]