Seko

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko aza. 22a, 10:34

Ikusi hitzaren esanahiak

seko. 1) adb. Hilda.

seko. 2) adb. Erabat, zeharo.

seko, lo seko. 3) adb. Lo.

seko, siku. 4) adb. Lehor, idor.

Seko hitza hainbat esanahirekin erabili ohi dugu. Esate baterako, hilda adierazteko: erori zen aldamiotik, eta seko geratu zen. Gure artean beste zerbait adierazteko ere erabiltzen da; horrela, atzetik adjektibo bat edo aditza jartzen diogunean erabat edo zeharo adierazi ohi du: seko erotu zaigu gure adiskide hori (erabat erotu), seko ahulduta etorri zitzaigun soldadutzatik (zeharo ahul). Seko lehor dagoena zeharo lehor dago, baina hartu kontuan seko bustia dagoena, aldiz, erabat bustia dagoela. Loarekin lotzen dugunean, lo sakona adierazten du: lo seko geratu da (lo sakonean). Zerbait idorra edo iharra dagoela esateko erabiltzen badugu ere (arropa sekoa jantzi), badirudi horrelakoetan egokiagoa dela lehor edo siku erabiltzea. Beraz, gauzak sikatu edo lehortu egiten dira (ez sekatu). Seko erabiltzen duten ohiko esamoldeak dira lo seko egin (lo sakona izan), lo seko egon (lo sakonean egon) seko lo geratu edo seko lo egin; maiz erabiltzen dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide