Luberri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko uzt. 14a, 17:15

Goldatzeko prestatzen den lur-sail berria.

luberri. 1) iz. Goldatzeko prestatzen den lur-sail berria, aurrez belardia edo nekazaritzarako erabiltzen ez zen sail bat atonduz prestatua.

Ordura arte baratze edo soro izan ez zen lur-sail bat goldatzeko prestatu eta antolatzen denean deitzen zaio luberri. Belardia izandako lur-saila izanez gero, nahiko erraza izaten dira belarra moztu eta goldatze-lanak egitea, baina, askotan, luberriak lur-sail “basatiagoetatik” eskuratzen ziren, sastrakadi edo erdi basoak izandakoetatik. Horrelakoetan, zuhaixkak, otea, garoa edo dena delakoak kendu, lurra sustraiez eta harriz garbitu eta goldatzen zen, soro lur berriak eskuratzeko. Euskal Herriko zenbait lekutan ba omen zen ohitura, etxeko alabak lehen hilekoa zuenean (menarkia), luberria goldatzeko, eta lakari bat linazi ereitekoa luberrian, neska bere arreoa prestatzen hasi zedin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide