Ezko

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko abe. 1a, 11:03

Ikusi hitzaren esanahiak

ezko. 1) iz. Argizaria.

ezko. 2) adj. Hezea.

Badirudi ezko hitza gure bailaratik kanpo etorritakoa dela, baina gure inguruan erabili izan da, gaur egun ia erabat desagertua bada ere. Argizariaren esanahiarekin iparraldean erabiltzen da batik bat (Lapurdi eta Nafarroa Beherea), eta hezearen esanahiarekin Bizkaia aldetik etorria dela pentsa genezake. Esanahi horrekin (hezea) erabili izan da gure artean, batik bat lurraren hezetasuna adierazteko. Lurra ereintza egiteko hezetasun egokiarekin dagoenean esan ohi da ezkoa dagoela: Oraintxe duk artoa ereiteko unea, begira nola dagoen lurra ezko-ezkoa. Beraz, hezetasuna (orokorrean) baino gehiago ezko hitzak adierazi nahi du behar adinako hezetasuna duena. Ezko hitza argizariaren esanahiarekin erabiltzen duten hainbat esaera zahar: 1) Baldin badut eguzkia, ezko-argia (argizari-argia) ez dut antsia 2) Hil uste gabearen gaineko ezkoa karioenik (garestiena) 3) Iguzkiak beratzen du ezkoa, eta gogortzen lurra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide