Erregu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko aza. 3a, 11:07

Ikusi hitzaren esanahiak

erregu. 1) iz.Bihotz-bihotzez egiten den eskaria, bereziki otoika edo mesede eske egiten dena.

erregu. 2) iz.Epaile edo auzitegi batek beste epaile edo auzitegi bati igortzen dion eskaria haren jurisdikziotik kanpo gelditzen den eginbide judizial bat abian jar dezan.

erregu. 3) iz.Aleen edukiera-neurria, sei lakariren baliokidea, gutxi gorabehera (anegaren erdia); neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia.

Sentimendu handiz egiten den eskariari deitzen zaio erregu, bereziki otoika edo mesede eske egiten denari; baita otoitza berari ere deitzen zaio, zenbaitetan, erregu. Horrela, erregu egin bihotz-bihotzez eskatzea da, eta, baita ere, otoika eskatzea edo otoi egitea: hor dabil santuei erreguka, bati eskatu eta besteari pildumena piztu! Neurriz gain erreguka dabilenagatik esaten da negarrean dabil!. Hona hemen esaera zahar batzuk erregua aipatzen dutenak: 1) Bakoitzak bere santuari erregu. 2) Euria egiteko, hobe da bi haizeren burruka; ez santu guztiei erreguka. 3) Jainkoari erreguz, baina txingurari (ingudeari) mailuz. 5) Jainkoari erreguz, beharrari mailuz. 6) Jaungoikoari erreguz, beharrari mailuz. 7) Nagusiaren erregua, agindua. 8) Nagusiari lantegian, mandoari aldapan, eta emazteari ohean, erregurik ez. 9) Nork bere santuari erregutzen dio. Bestalde, erregu hitzak, Nafarroan eta Iparraldean, edukiera-neurria adierazten du eta gaitzeruarekin du lotura zuzena. Gutxi gorabehera anega-erdia da erregua. Hemen esaera zahar batzuk: 1) Erregu bat (anega erdia) gari elkarrekin jan arte, senar emazteak elkar ezagutzen ez. 2) Erreguak erregu t´erdi ez du kabitzen.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide