hozkildu. 1) ad. Eguraldiaz-eta mintzatuz, freskatu.
hozkildu. 2) ad. Pertsonaz ari garela, pixka bat hoztu.
Hiztegietan ia agertzen ez den hitza da hozkildu, eta agertzen denean hozkia eman edo hortz-ikara eragitea (gaztelaniaz dentera) esanahia adierazteko erabiltzen dela diote. Gure eskualdean, ordea, beste esanahi batzuk ditu. Eguraldiaz-eta ari garenean hozkildu deitzen zaio eguraldia freskatzeari, hozkildu egin du, freskatu egin du, hoztu, baina ez gehiegi. Pertsonaz ari garela ere zentzu bera du: zerbait hoztu, pixka bat hoztu; esaterako: Kaleko terraza batean eserita egon eta hozkildu egin naiz. Hemen doa Sakabik eta Egañazpik egindako abesti batean hozkildu hitzaren adibide polita:
Udaberrian (Fox-trota) (Herrikoia )
Diska: Sakabi-Egañazpi Trikitilariak
Artista: Sakabi eta Egañazpi
Edizio urtea: 1975
Disketxea: Herri Gogoa
Udaberrian abiatu nintzen
dama gazte bat bilatzen
atia kox-kox jo nion baina
ez ziraden erantzuten.
Errespuesta eman eta gero
maitia zer nahi zenduke
zure gustua horrela bada
biok lo egingo genduke.
Zure aita tabernan dago
ama berriz sukaldian
hemen ataian egongo gera
hoiek lotara artian.
Atai aldian hotza egiten du
hozkildu egingo gera
nere mantia zabaltzen badet
biok tapatuko gera.
Zuk ere tira nik ere tira
apurtu egingo genduke
nere herrian mantak badaude
berriak diruan truke.
Atia ere tirrikiti-tarra
zakurra berriz zaunkaka
atiarena nik egingo det
zakurrak zeinek ixildu.
Zuk txakur hori ixildutzeko
eper bizia behar du
eper bizia harrapatzeko
mutil mantxua zera zu.
© 2005 Arteola - Valid XHTML