Zumitz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ira. 22a, 18:24

Ikusi hitzaren esanahiak

zumitz. 1) iz.Zurezko zerrenda mehe eta luzea.

zumitz. 2) iz.Gaztari forma emateko moldea.

Zumitza da zurezko zerrenda luzea, ahasa izeneko aizto handi batekin gaztainondoaren aldakaitz beratuetatik zerrendan ateratzen direnak. Ahasa aizto handi zapal bat da, aizto-ahoari perpendikularki jarritako bi kirten dituena. Zestero edo otarregileek zumitzak ateratzeko erabiltzen zuten, gaztainondoen aldakaitz edo altsumak uretan beratu ondoren. Beharbada zumitz hitza zumetik datorrena da, zumea, hurritza eta gaztain-aldakaitzak izan baitira tradizioz otarreak egiteko erabili diren gaiak, baina, kontuak kontu, zumitza bi aldeak landuak dituen zur-zerrenda da, eta ailara deitzen zaio alde bakarra landua denari. Ailarak osatzen dira zume edo hurritz makilak zeharka (goitik behera, esango genuke) erdibituta lortzen direnak (alde bat aiztoz landua bestea makilaren erdia bere-berean. Ailarak erabiltzen dira (ziren) otarreak, barrika edo likidoentzako ontziak egiteko, eta zerrailuak, hesiak edo beste hainbat gauza osatzeko. Zumitz deitzen zaie, baita ere, artzainek gaztagintzarakoerabiltzen dituzten moldeei; beharbada, garai batean halaxe zirelako, zumitz zabalez eginak (gaztaina edo pagoa).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide