tontolapiko. adj. Gizonezkoez mintzatuz, ergela, zozoa.
Euskaraz ez da, oro har, generoa markatzen hitz egiterakoan, ez bada to eta no hika hitz egiten, baina horrez gain badira generoa markatzen duten hitz bakun batzuk, esaterako tonto eta tuntun. Gizonezkoentzat tonto erabiltzen da eta emakumeentzat tuntun. Gizonezko tonto horren aldaera bat da tontolapiko. Badira hainbat esamolde tonto hitzarekin: tontoarena egin, beharbada erdarazko hacer el tonto edo hacerse el tonto esamoldeen kalkoa; tonto-harroa da ergela izateaz gain harroa dena; tonto-listoa, berriz, tontoarena eginez etekina ateratzen duena (sekula erantzukizunik hartuko ez duen tonto-listoa duk hori) edo listoarena egin nahiz tonto agertzen dena (denetik badakien tonto-listo galanta duk hori); ustekabeko era edo moduan gertatuari tontamentean pasatutakoa esaten zaio.