Egundoko

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 8a, 15:02

Sekulakoa

egundoko. adj. Sekulakoa, berebizikoa, izugarrizkoa; harrigarri den zerbait.

Zerbaitek harritzen gaituenean, harritu gaituen hori adierazteko sekulako eta egundoko adjektiboak erabiltzen dira (ziren). Gaur egun kristoren erabiltzen da (ia horixe bakarrik, barra-barra eta askotan gaizki). Esate baterako, esan genezake kristoren aitzurra harrapatu zuen (ondo dago), baina beti kristoren (kriston, Zarautzen) hori erabili ordez, esan genezake baita ere sekulako zepelina edo egundoko lepada harrapatu zuela, hirurak daude ongi esanak eta gaizki eginak, baina aberatsagoa egingo dute gure jarduna. Gaizki dagoena da aipatutako adjektibo guzti horiekin beste adjektibo bat erabiltzea: kristoren ondo pasa gaizki esana dago. Gogoratu! Kristoren ondoren beti izen bat eta inoiz ez beste adjektibo bat: kristoren arratsaldea pasatu genuen (ondo) kristoren ondo pasa genuen (gaizki). Hemen aipatutako egundoko adjektiboa, berriz, ahaztu samarra dago azken aldian eta antigoaleko kutsu pixka bat hartu du eta komeni da berpiztea. Bere kide bat egundalako da, oraindik aurrekoa baino baztertuagoa eta basati usain gehiagorekin: egundalakoak egin zituzten gure mutil horiek Bartzelonara joan zirenean. Harridura adierazteko interjekzio gisa ere erabiltzen dira biak: egundokoa! egundalakoa! harridura adierazteko interjekzioak dira; baita egundo halakorik! ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide